Thumbnail
Titulua: 
REEL CINEMA_ filming movies randomly. Oihana Vicente
Programa: 
Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntza
Data: 
2022
Artista(k): 
Vicente, Oihana (1984 -)
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Zinema
Etiketak: 
Ikus-entzunezkoen artxiboak
Kultura digitala
Laburpena: 
REEL CINEMA_filming movies randomly bitartekaritza-proiektu bat da, nerabeei zuzendutako ikus-entzunezkoen esparrukoa. Bertan, ikus-entzunezko edukia nahastu eta sortuko da, ingurune horren etapa eta tresna tradizionalak eta gaur egun sare sozialek proposatzen dizkiguten egiturak, baliabideak eta formatuak aztertuz.
Deskribapena: 

Oihana Vicentek, Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programako artista egoiliarrak, REEL CINEMA_ filming movies randomly ikus-entzunezko tailerra jarri du abian, nerabeei zuzenduta.

Tailer honetan, ikus-entzunezko edukia sortzea eta nahastea proposatzen da, baliabide honen etapa eta tresna tradizionalak (gidoia, interpretazioa, fotografia eta muntaia, eszenografia eta lokazioa, jarraitutasuna…) eta sare sozialen berezko egiturak, baliabideak eta formatuak aztertuz.

Praktika honen bidez, parte-hartzaileek filmetako eszenen, bideoen eta gaur egungo beste eduki grafiko, literario edo musikal batzuen bertsioak egingo dituzte. Horrela, fikzioaren atzean dauden “trikimailuekin” esperimentatuko dituzte, eta alegiazko mundu kolektiboetan murgilduko dira.

Oihana Vicente artista eta aktoreak, eszena eta ikus-entzunezkoetako arteko profesionalen laguntzaz, taldea gidatuko du, gehienbat smartphoneekin filmatuko diren pieza horiek sortzen.

Azken proiektu gisa, ikus-entzunezko produkzio berri bat egingo dute, landutako erreferentzien estrategia eta baliabideen erreplika eginez.

DATA: Apirilaren 18tik ekainaren 27ra

ORDUA: Asteartero 18:00etatik 20:00etara

DEIALDI IREKITA: Otsailaren 13tik apirilaren 10era.

NORENTZAT: 15 eta 17 urte arteko pertsonak

ESPAZIOA: Azkuna Zentroko hainbat gune. Saio batzuk online egingo dira.

Erlazionatutako jarduerak: 
AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2023)
Bildumetan agertzen da:
Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntza