Thumbnail
Titulua: 
Maia Villot. AMA preludio [performance]
Programa: 
Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntza
Data: 
2023-09-28
Lekua: 
Lantegia, BAT Espazioa
Artista(k): 
Villot de Diego, Maia (1977- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Performancea
Etiketak: 
Artea - Ikerketa
Emakumeei buruzko azterlanak
Laburpena: 

AMA preludio lanak jarraipena ematen dio Maia Villotek azken urteotan emakume boteretsuen irudikapen patriarkalei buruz egin duen ikerketari.
Bere lehenbiziko lanetako batean ere agertzen zen hori, “Échale la culpa” performance-sailean, hor esploratzen baitzuen nola lotzen den herri-kulturan “femme fatale” estereotipoa hondamendi naturalekin. Geroago, “Witches-Bitches Bitches-Witches” lanean, sorginen irudira hurbildu zen, eta sorginei lotutako klixeekin jolasten duten irudi batzuk sortu zituen (gauekotasuna, araoak, kutunak, azkazal luzeak, etab.), eta sorginei lotutako iruditeria konbentzionaletik kanpoko kode bisual baten pean jarri zituen.
Kasu honetan, AMA preludio lana dominatrix figurara egindako lehen hurbilketa da. Proiektu handiago baten lehen zatia da, zeina ikerketa-ildo beretik doan, oraingoan dominatrixari lotutako iruditeriara zuzenduta. “Berriz dominatrixaren irudiari lotutako irudi estereotipatuetatik abiatu gara, hortik aukerak irekiko dituzten irudiak sortzeko, dagoeneko badauden gauzak azalduz, nahiz eta agian arreta handirik ez jarri haietan. Begiratzeko beste modu batzuk eta beste tempo bat proposatzen ditugu”, azaldu du artistak.

Erlazionatutako jarduerak: 
AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2023)
Maia Villot. AMA preludio
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak