Thumbnail
Titulua: 
It´s my birthday!
Programa: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala
Data: 
2023-06-03
Lekua: 
Terraza
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Topaketa
Etiketak: 
Performancea
Laburpena: 

Prototipoak It’s my Birthday! ekintzarekin amaituko da aurten, Bienalean urteak betetzen dituztenak batuz egingo den jai kolektiboarekin. Horregatik, gonbit egiten diegu maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean jaio diren pertsonei ospakizun honetan parte hartzera.
Ekitaldi performatibo bat baino gehiago, It’s my Birthday! aukera bat da gehiago erreparatzeko ditugun loturei, eta gutxiago bereizten gaituenari. Pertsona heterogeneoen talde bat konektatuko du, eta horiek a priori ez dute batere loturarik izango haien artean, jaiotegunaz aparte. Urtebetetzea sekula egin ez duten moduan gogoratzeko gaua izango da.
Jaia ekainaren 3an (larunbatean) izango da, 20:30ean, Azkuna Zentroko terrazan. Hamar pertsona gonbidatu ditzakezu, lagun zein senide izan, jaian egoteko nahi duzuna.
Edozein urtebetetze-festatan bezala, janaria, edaria, tarta eta musika izango ditugu, baita mikrofono bat ere omenduentzat.

Erlazionatutako jarduerak: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala (2023)
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak