Ramón de Basterrak mesederen bat eskatzeko idatzi zion Unamunori, eta Unamuno Bilbon zuen lagun handietako batekin, Leopoldo Gutierrez Abascalekin, jarri zen harremanetan, bizi zuen krisi erlijioso larriaren gaineko gorabeheren berri emateko. Juan Larreak neskatoekin dituen harremanez hitz egingo dio Gerardo Diego lagun-minari, eta, handik urte batzuetara, gutun latz bat bidaliko dio, Gerra Zibilean Frankoren alde egiteagatik. Hain garrantzitsuak izan ziren Gerra osteko belaunaldiarentzat, Blas de Otero eta Gabriel Celayaren arteko adiskidetasuna honela hasi zen, gutun bidez. Gutun Zuria: euskal idazleen gutunak erakusketa honen helburua da pilula txikietan gordetzea gutunetako paperetan zabaltzen den intimitatearen eta proiekzio publikoaren –egilearen barruko anbizioa, edo ez hainbeste- arteko truke arin hori. Erakusketa honetan, gutunak eta beraien egileak beste kultur erakustaldi batzuekin nahasian ageriko dira.
Deskribapena:
Gutun Zuria Jaialdiaren lehen edizioaren baitan, garai guztietako idazleen arteko korrespondentzia gurutzatuari eskainitako erakusketa antolatu da. Era berean, egungo idazleak literatura epistolarraren inguruan eztabaidatzen ari dira, garai politikoak, kulturalak eta baita iraganeko intimitateak ere kontatzen dituzten gutun zaharrez inguratuta.