El íntimo ritmo del azar (Zoriaren erritmo intimoa) ikerketa artistiko pertsonaleko prozesua 2020ko maiatzean hasi zen, ziurgabetasun eta ezegonkortasun sozial handiko une batean. Soinu-instalazioa bezalako ingurune batean ausazkoa denaren kontzeptuak dituen aukerak esploratzeko motibazioa da abiaburua.
"Nire proposamena da, alde batetik, proiektu hau obra artistiko pertsonalaren formatuan garatzen jarraitzea, erakusketa-pieza gisa sortu ditudan baliabideen potentziala praktikan jarriz, eta, bestetik, proiektua publikoari zabaltzea, testuinguru bat sortuz, beste dinamika eta interesa duten beste eragile batzuk integratzeko asmoarekin".