Shifter! proiektuak –hizkuntza-tradizioak abiadura-palanka formako gailuari deitzeko darabilen hitza– material bakoitzaren eta gorputz bakoitzaren berezko ezaugarriekin lan egiten du, desbideratzeari erantzuteko ikerketa-modu gisa, non eskultura-egoerak eta ekintza ingurune performatiboetan egituratzen diren. “Erresistentzia, malgutasunaren eta masaren arteko tentsioa, inertzia, gorputz batek jasan dezakeen ahalegina, edo materialen nekea bera hautsi aurretik, indar bizitzat hartzen dira, eta haien elkarketak gai dira materialtasunean performatibitatea aktibatzeko”, azaldu du sortzaileak.