Thumbnail
Titulua: 
Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo (Inor ez da bi aldiz bainatzen ibai berean, urtegi berean baizik) [erakusketa]
Programa: 
Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntza, 2020-2021
Data: 
2021-09-16 / 2021-10-10
Lekua: 
Lantegia 2, 2. solairua
Artista(k): 
Inoriza, Irati (1992- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Interbentzio artistikoa
Etiketak: 
Arte kontzeptuala
Ikus-entzunezkoen artxiboak
Performancea
Laburpena: 
Irati Inoriza artistak "Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezia"-ren barruan Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo aurkezten du.
Deskribapena: 
Ikus-entzunezko instalazioa da, urtasun-forma zaharrak eta berriak aztertzen ditu, eta “erreala” deritzonaren interpretazio arinak estimulatzen dituena, hura ulertzeko eta eraikitzeko ahalmen berriak aurkituz.

Caterina Avataneoren hitzetan, “Gauez filmatuta, igerilari sinkronizatu talde bat igerileku batean dantzan ari da. Bere mugimenduek gorputzaren mugak bultzatzen dituzte indarra, erresistentzia, malgutasuna eta grazia erakutsiz, urarekin harmonian eta ausartzian”.

Ur azpian izaki bakar bihurtzen dira - Lore bat, itsas izaki fin bat, gorputz kolektibo bat - Baina arnasketa da, ezinbestean, izaki kaltebera bihurtzen dituena. Beste behin ere azaleratzeko dira beti, azkar eta banaka, arnasa berreskuratuz eta gizaki bihurtuz.

Performer bakarra mugitzen da Enkarterriko ekosisteman. Ilargiak gidatzen ditu bere kontortsioak, eta naturaren indar ikusezinetan desegiten den beste izaki munstrotsu bat bihurtzen da. Lamiak euskal pertsonaia mitologiko gisa, Ofeliaren irudikapena, Astrida Neimanisek ur-gorputzen inguruan duen pentsamendua edo Billie Eilishen musika-bideoen hizkuntza bisuala aipatuz, Inorizak uzten du ura eta gaua intuiziorako leku bihur daitezen, gorputzak naturarekin eta teknologiarekin harreman arina izan dezaten. Artistak euskal mitologia, artearen historia eta kultura garaikidea hartzen ditu erreferentziatzat harreman-sare interkonektatu bat induskatu eta aurreikusteko, banakako gorputzari nahiz gorputz sozialari eragiten dioten topaketa eta talketatik abiatuta sortua".

Caterina Avataneok komisariatutako proiektua, Irati Inorizak gonbidatuta.

Urriaren 6an, asteazkena, Irati Inoriza eta Caterina Avataneoren arteko elkarrizketa.
Erlazionatutako jarduerak: 
AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2021)
Irati Inoriza. Nadie se baña dos veces en el mismo rio, sino en el pantano mismo
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak