Thumbnail
Titulua: 
Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak. 2022 [Topaketa]
Data: 
2022-01-19 / 2022-11-23
Lekua: 
Mediateka. Teka 101, 1. solairua
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Topaketa
Etiketak: 
Komikiak
Marrazketa
Eleberri grafikoa
Podcasting-a
Laburpena: 
Komikteka aktibatzeko prozesuaren barruan, lehen bitartekaritza-zikloa egingo da, komiki amerikarraren, europarraren, espainiarraren eta mangaren munduko ezinbesteko figuretako batzuen inguruan. Topaketa horietan, irakurle helduen ohiko komunitateak eta publiko berriek aukera izango dute eleberri grafikoaren sortzaileen lanari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko.
Deskribapena: 
Programa

Asteazkena, urtarrilak 19, 18:30-19:30

Alejandro Jodorowsky eta Moebius: “El Incal”

Komikiaren Nahitaezkoen edizio honetan bi artistak osatutako binomioaren lana jorratu da; Moebius ezizena duen Jean Giraud obraren ilustratzailea eta Alejandro Jodorowsky gidoilaria dira bikoa. Zientzia fikzioko maisulana da “El Incal”, abentura epikoak biltzen dituena.

Asteazkena, otsailak 9, 18:30-19:30

Art Spiegelman: “Maus: relato de un superviviente”

Art Spiegelman oraindik jardunean jarraitzen duen egilea da, eta laurogeiko hamarkadaren hasieran komikiaren munduko erreferente bihurtu zen, bai bere obragatik, eta bai emaztearekin batera sortu zuen Raw aldizkariaren bitartez egindako editore lanagatik; ohiko kanaletan lekurik ez zuten autore alternatiboei argitaratzeko aukera eman zien. 1992an Pulitzer saria irabazi zuen “Maus” lanarekin, eta sari hori irabazi duen komiki bakarra da gaur egun.

Asteazkena, martxoak 2, 18:30-19:30

Kazuo Koike eta Goseki Kojima: “Lobo solitario y su cachorro” (1. lib.)

Komikiaren ezinbesteko figuren edizio honetan, gai nagusia izango da 1970etik 1980ra arteko urteak amaitu bitartean Kazuo Koike gidoilariak eta Goseki Kojima marrazkilariak osatu zuten tandem emankorra eta haiek egindako lehenengo lana: “Otso bakartia eta otsokumea”.

Asteazkena, martxoak 23, 18:30-19:30

Miguel Gallardo: “Maria y yo”

Miguel Gallardo Lleidan jaiotako komikigile espainiar aipagarria da, 1980ko hamarkadako underground mugimenduko funtsezko pertsona, El Vibora aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta hor argitaratu zituen bere lanetako batzuk. Gallardok irudien bitartez alabarekin nola komunikatzen den erakusten du, horiek Mariari nolako laguntza ematen dioten mundua ulertzeko, eta bien artean sortutako unibertso txiki horrek nolako zoriona eskaintzen dien.

Asteazkena, apirilak 6, 18:30-19:30

Alan Moore eta Dave Gibbons: “Watchmen”

Alan Moore gidoilariak eta Dave Gibbons ilustratzaileak osatutako artista-bikoteari eta bion "Watchmen" obra bateratuari eskainiko zaie elkarrizketen edizio hau.

Asteazkena, maiatzak 4, 18:30-19:30

Marjane Satrapi: “Persépolis”

Elkarrizketen edizio honetan, Iraneko Marjane Satrapi artista izango da protagonista, “Persépolis” bere lehen obrarekin. Obra autobiografikoa da. Sharen erregimenaren azken uneetan abiatzen da, eta neskato baten begietatik kontatzen digu zer zaila den estatu teokratiko batean bizitzea.

Asteazkena, maiatzak 25, 18:30-19:30

Jiro Taniguchi: “El caminante”

Elkarrizketen saio hau estilo errealista eta tonu poetikoko mangaka bati eskainia dago: Jiro Taniguchi-ri. “Slice of life” motatako helduaren komikian nabarmendu zen, eta manga Europan zabaltzeko funtsezko egiletzat jo zen, komiki frantsesetik gertu zegoen estiloa zuen-eta.

Asteazkena, ekainak 15, 18:30-19:30

Paco Roca: “La casa”

Elkarrizketen edizio honetako protagonista Francisco Martínez Roca da, Paco Roca izenekoa. Izaera autobiografiko nabarmena duen lan honetan, hiru anai-arreba dira protagonistak, aita hil eta urtebetera familiaren etxera itzuliak, koskortu ziren etxea saltzeko asmoz. Itxura engainagarri xumearekin eta fintasunez beteriko narratibarekin, Paco Rocak modu hunkigarrian hitz egiten digu denboraren igarotzeaz eta agurraren saminaz.

Asteazkena, urtarrilak 26 18:30-19:30

Rumiko Takahashi: "Ranma ½"

Ranma ½ -ekin, umorez eta egoera zentzugabez beteriko mundu batera garamatza Rumiko Takahashik, non protagonisten abentura zoroak partekatu ditzakegun arte martzialez, burugabekeriaz eta ezinezko erromantzez beteriko istorio batean.

Asteazkena, azaroak 23, 18:30-19:30

Purita Campos: Esther y su mundo

Trini Tinturé: Emma es encantadora

Carmen Barbará: Mary noticias

Saio honetan hiru egile hauen lana azpimarratu nahi dugu; izan ere, genero espezializatu bat "Neskentzako komikiak" egin dutenez beti, ez dute izan merezi duten aintzatespena beren lanen arrakastagatik eta bitartekoaren aitzindari gisa.

Erlazionatutako jarduerak: 
Diálogos, historietas y bocadillos. 2022 [Podcast-a]
Bildumetan agertzen da:
Bitartekaritza - Komikia eta literatura