Francisco Lópezek Criaturas Sónicas kontzertu bakarra eskainiko du: planeta osoan zehar egindako ingurune-grabazio originaletatik –naturalak zein artifizialak– sortutako piezez osatuta dago. "Ez dira soinu-paisaiak, irudikapenik gabeko soinu-mundu birtualak baizik", zehaztu du artistak. Publikoak bere esperientzia propioa garatzen du, murgiltzearen arauak eta parametroak soinuek berek –espazio gisa eta indar fisiko dinamiko gisa sentituta– definitzen dituzten ingurune batean.