Elena Aitzkoak Andromeda Túnel aurkeztu du, BAT Espazioan "Lendia Song" erakusketan ikusgai dauden eskulturen inguruko performance seriea.
Performanceak goizero izango dira Prototipoak, Arte Forma Berrien Nazioarteko Bienalean, eta aintzira baten miatze intimoa jorratuko dute. Ibilbidea azaleratu nahi duen topaketa errepikatua. "Ahotsa, gidari arin gisa, materian durundi egiten. Kantua, aitortzeko eta eraldatzeko leku gisa. Dantza, airearen dentsitateari pultsua hartze moduan. Arintasuna balizko lasterbide gisa. Eskulturan, gorputzez gorputz. Gu guztiok mugitzen. Belarri atzean ezer gabe. Linterna argia bekokian, Lendia tunela zeharkatzen. Galaxia bat dator. Liken berriak lakuko harrietan habia egiten, ametsetan ari den bitartean. Egun berria esnatzen ari da, beste behin”.