Los Angelesen bizi den artista bizkaitar honen erakusketak ibilbide bat egiten du haren obra zinematografikoan barrena, hauek barnean hartuta: ‘WeHadtheExperienceButMissedtheMeaning’ izeneko azken lana, Los Angelesko filmei eskainitako areto bat, Norvegian filmatutako lan bat eta haren eraginei eta erreferentziei buruzko dokumentazioko atal bat. Lanek kanpoko eta barruko espazioen intimitatea ekartzen digute gogora, eta jolas egiten dute hizkuntza zinematografikoaren mugekin. 16 mm-ko kamerak erabiltzen ditu lanerako, zaharkitutako teknika bat, eta filmatze-lanek hilabeteko iraupena izaten dute.