Elena Aitzkoak "Ur Aitzak" aurkeztuko du, artistaren motibazio pertsonal batetik abiatzen den sorkuntza proiektua. Zentroaren desirari eta aukerari erantzuten dio, «herritarrekin bat egiteko eta, nolabait, haren eraldaketa sentikorraren parte aktibo izateko», artistak azaldu duenez. "Ur Aitzak" sei eskulturak osatzen dute, eta pixkanaka sortzen joango dira, beti ahots- eta poesialan bati lotuta. Lehen etapa honetan, Elena Aitzkoarekin batera, proiektua ulertzen, bultzatzen eta hari eusten lagunduko duten hainbat konplize egongo dira.