Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok hainbat ekimen garatzen ditu proiektu artistikoak sustatzeko, laguntzan, konplizitatean eta elkarrekiko itzuleran oinarritutako estrategia batekin. Artistekin dugun harreman horrek aukera ematen digu sorkuntza-praktika partekatzeko, ekoizpen-prozesuan bestelako aldiak bultzatuz, eta bitartekari gisa jarduteko komunitate artistikoaren, kultura-eragile aktiboen eta gizartearen artean. Gaur egun, hainbat programa daude martxan sorkuntzan laguntzeko, eta, horien bidez, hogeita hamar proiektu inguru garatzen dira gure programazio-ildoekin lotuta.