Pasolini da XX. mendearen bigarren erdiko ahots nabarmenetako bat eta, aldi berean, kritikatuenetako bat. Poeta, saiakeragilea, narratzailea, aktibista politikoa eta soziala izateaz gain, fede kristauaren, moralaren edo garaiko gizartearen dogmen aurkako militante berritzailea eta intelektuala izan zen. Erromako auzoak izan ziren haren inspirazio literarioa eta zinematografikoa. Erromako aldirietan bizi izan zen, eta bereganatu egin zituen horko estetika, giroa, azpiproletalgoa osatzen zuten gizon, emakume eta izakien hizkuntza -dialekto erromaneskoa- eta haren eguneroko berezko indarkeria. Bere lanek dibertsitatea, hizkuntza gutxituak, norbanakoaren askatasunak eta klasegizartea desagertzea defendatzen dute.
Ziklo monografikoa 2021eko urtarril eta martxoa bitartean programatu da, eta bere ekoizpen zinematografiko zabaleko titulurik enblematikoenetako batzuk aztertuko ditu, 35 mm-tan proiektatuta.