Joan den mendearen hogeiko hamarkadan, soinudun zinema iritsi aurreko azken hamarraldian, zinema mutuak aparteko bikaintasun artistikoko garaia izan zuen. Lang, Muenau, Lubitsch, Stroheim, Eisenstein, Vidor eta garai hartako beste autore batzuen filmak lehenengo mailako artelanak dira zinemaren historiaren baitan. Urte horietan, urrezko aroa bizi izan zuen Amerikako komedia komikoak ere, eta Charles Chaplin figura geniala izan zen orduko kritikaren eta ikusleen iritziz idolo eztabaidaezina. Beste artista bat bakarrik izan zen haren mailan jartzeko gai: Buster Keaton.
Buster Keatonen filmik ikusi, ziurrena 1982ko udaberriraino egin beharko genuke atzera: orduan proiektatu zen Campos Antzokian bere lanari eskainitako ziklo bat. Orain, Zinematekak aukera eskaintzen digu proiekzio zinematografikoan zinemaren gizaldia izan zen XX. mendeko artista handi honen filmekin miresmenez gozatzeko.