Arte bisualen programazioa arte plastikoen, ikerketaren, pentsamenduaren, komisariotzaren, kritikaren eta forma berrien eremu hedatua da, bertako eta nazioarteko artista, komisario eta espezialistekin batera garatua. Sortzaile garaikideen banakako eta taldeko erakusketen bidez gauzatzen da, baita artea literatura, dantza, zinema, hezkuntza eta beste sistema batzuekin lotzen duten proiektuen bidez ere. Erakusketa-programa garatzean, koprodukzioa eta ibiltaritza dira xede, eta elkarrizketa egiten da beste espazio batzuekin, edukiak aberasteko, komunitatea sortzeko eta gizartean esperientzia berriak abiarazteko.