fluxesfeverfuturesfiction erakusketak oraina du hizpide, gure gizartea, gure existentzia ulertzeko
funtsezkoa den osagai bat, hala nola ekonomia. Gurea bezalako gizarte kapitalista batean, ekonomia nonahi eta
noiznahi dago agerian. Gure ohiturek eta jokabideek, gure presentziak berak ekonomia dute jomuga, eta ekonomiaren
mende daude.
Erakusketa honetan parte hartzera gonbidatutako artistek ekonomia eta politika modernoaren esparruko diskurtsoetan
aztertzen diren auziak landu dituzte. Haien lanetan, lehen planoan jarri eta zehaztu dituzte oraingo une honetan ditugun bizipenetako alderdi pertsonalak, afektiboak, gorputzekoak, irudimenekoak edota praktikoak. Orainaren isla argia dira: 30 eta 60 urte bitartekoak eta nazioarte osotik etorriak.