"La Memoria del Cuerpo: Formas en el Espacio-Tiempo" (Denboraren memoria: formak espaziodenboran) dokumentalak Espainiako dantza garaikidean zehar bidaia bat egitea proposatzen digu, Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazitako bost dantzariren bidez: Daniel Abreu, Chevi Muraday (Losdedae), Jon Maya Sein (Kukai Dantza), Sol Picó eta Carmen Werner (Provisional Danza). Filmaren ikustaldi berezia Azkuna Zentroan izango da, eta, bertan, urtea joan, urtea etorri, hamarkada bat joan, bestea etorri, dantzariak agertokira bultzatzen dituen motibazioak bistaratzen ditu Roberto Menéndezek.
Deskribapena:
"La Memoria del Cuerpo: Formas en el Espacio-Tiempo" (Denboraren memoria: formak espaziodenboran), proiektu bisuala da, hitzaldi filosofikorik eta historikorik gabea, zeinetan dantzarien mugimenduak eta eguneroko bizitza diren protagonista: dantzariak edo koreografoak nola bizi diren, nola prestatzen diren, nola sortzen dituzten haien koreografiak, nola gogoratzen diren ikuskizunetako hainbeste mugimendurekin, nola bizirauten duten konpainia batean, ikuslego zabalarentzat dantza garaikidea bezain ezezaguna izan daitekeen arlo batean.
Isa Suarez nazioarteko musikagileak sortutako jatorrizko soinu-banda magikoa dute lagun dantzarien eta koreografoen mugimenduek, eta esparru bat eskaintzen die. Gainera, nor bere emankizunean ikus daiteke, bakoitza bere estilo bereizgarriarekin; dokumentalaren luzezabalean azaleratuko dira berezko ezaugarriak. Hauek dira ikuskizunak: Perro, Daniel Abreu; Oskara, Kukai Dantza; One-hit wonders, Sol Picó; Black Apple, Losdedae, eta Una mirada sutil, Provisional Danza.