Thumbnail
Titulua: 
Corps noir
Data: 
2019-06-06
Lekua: 
Lantegia 2, 2. solairua
Artista(k): 
Gladyszewski, Stéphane
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Performancea
Etiketak: 
Nortasuna
Intimitateta
Laburpena: 
Azkuna Zentroak Corps noir Stéphane Gadyszewski-ren lana aurkezten du; intimitatean murgiltze betea, gordin-gordinean.

Corps noir intimitatean murgiltze betea da, gordin-gordinean. Gorputza eszenaratzea da, hainbat ehunduraz, soinu-materiaz, irudiz eta ahotsez osatutako osagarrien eta objektuen zoramen batean, beste hainbat identitate-metafora bezala, azken teknologiaren bitartez helarazten direnak, gainean ezartzeko, tartean sartzeko edo bateratzeko aukerarekin. Subkontzientearen eta memoriaren bazar honetan, piezak aurkezten dira bilduta, sakabanatuta edo itxuragabetuta, norbere fikzioaren erara, solidoen eta likidoen artean, antzigar, izotz eta urez estalitako pantailetan, beroa eta hotza ageri, opakutasuna eta gardentasuna.
Gorputzari eraso egiten zaio: busti, orbandu, xurgatu… eta esku hartzen du: borrokatu, sartu, zapaldu ere bai. Irradiatu. Fisikan, gorputz beltza uhin-luzera guztietan argia guztiz xurgatzen duen objektu bezala definitzen da.
Stéphane Gladyszewski materia bera bihurtzen da, eta autorretratu zatikatu bat sortzen du; hori osatzeko oinarria errealitate izartu baten eta psikearen eraikuntzen konplexutasuna da.
Deskribapena: 

Sorkuntza, instalazioa, irudia eta interpretazioa: Stéphane Gladyszewski
Laguntzako interpretazioa: Lucie Vigneault
Zuzendaritzako eta operazioko laguntzailea: Justine Ricard
Zuzendaritza teknikoa: Jean Jauvin
Argiteria: Yan Lee Chan
Soinu-diseinua: Eric Forget
Aholkularitza artistikoa: Marie-Stéphane Ledoux, Julie Andrée T.
Programazioa: Alexandre Burton
Produkzioa: Stéphane Gladyszewski, Daniel Léveillé Danse
Koprodukzioa: Tangente, Agora de la danse, Cirque du Soleil (Montreal)
Laguntzaileak: Conseil des arts et des lettres du Québec, Conseil des arts du Canada
Produkzio honek DLD - Daniel Léveillé Danse-ren laguntza jaso du, garapen eta zabalkunderako duen babes-proiektuaren barruan.
Sortu den urtea: 2008.
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak