- Méndez, Lourdes (1957- )
Lourdes Méndez Artearen Antropologiako
katedraduna da Euskal Herriko
Unibertsitatean. Antropologia ikasi zuen
Paris VIII unibertsitatean.
Doktoregoa egin ostean, irakasle hasi
zen Euskal Herriko Unibertsitateko Arte
Ederren Fakultatean. Bertan, Hirugarren
Zikloko eta Ikerketako dekanorde izan zen
1987 eta 1989 artean, eta Nazioarteko
Harremanetako dekanorde 2004 eta 2009
artean. Bere ikerketa-ildoek honakoak
jorratzen dituzte: arte bisualen analisia
feminismo materialistaren ikuspegitik;
kultura-politiken diseinutik eta ezarpenetik
eratorritako arazoak tokian-tokian eta
Europar Batasunean, eta genero-ikuspegi
izenekoaren onarpenean oinarrituriko
erakunde-politiken ikerketa feministen
ondorioak.
Lourdes Méndezek hainbat liburu eta artikulu
idatzi ditu. Honako hauek dira berrienak:
The Feminist Movement in 1980s Spain:
Emergence and Fragmentation (2018);
Genealogías excluyentes (2016); From The
Trap of Difference to That of Excellence: The
Women Artists, Their Works and The Artistic
Field (2014); Feminismos en movimiento
en el Estado español. ¿Re-ampliando
el espacio de lo político (2014); Ellos,
‘artistas’ a secas; Ellas, ‘mujeres artistas’;
que no es lo mismo (2012); Antropología
del campo artístico: Del arte primitivo [...]
al contemporáneo (2009); Antropología
feminista (2007); Una connivencia implícita:
perspectiva de género, empoderamiento y
feminismo institucional (2005); Galicia en
Europa. El lugar de las artes plásticas en la
política cultural de la Xunta (2002).
- ArtxiboAZan