Logo
Virilo, Paul (1932- )
1932. urtean jaio zen, Parisen.

Parisko Arkitekturako Eskola Bereziko irakasle emeritua, Paul Virilio instituzio horretako zuzendari eta presidente ere izan zen 1968 eta 1998. urteen artean. Teknologia berriei buruzko auzi estrategikoetan espezializaturiko hirigile eta entsegugile, Paul Viriliok liburu asko argitaratu ditu, eta bere idazkiak Frantziako nahiz nazioarteko hainbat argitalpenetan agertu dira.

Fondation Cartier pour l’art contemporain- en hainbat erakusketatan parte hartu du. Esaterako, La Vitesse, Jouy-en-Josasen egin zen, 1991n. 2002. urtean, berriz, istripuei buruzko lehen erakusketa egin zuen, Unknown Quantity izenburupean.
ArtxiboAZan