Logo
Estruch, Laia (1981 - )
Laia Estruch (Bartzelona, 1981) Bartzelonan bizi da, eta bertan lan egiten du. Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatetik. The Cooper Union unibertsitatean ikasi zuen lizentziatu aurreko azken urtean (New York, 2010).
Ahotsa eta gorputza dira Laia Estruchen ikerketa egituratzen duten elementuak, eskulturaren eta ekintzaren artean dagoen praktika artistikoa. Artistaren ustez, ahotsa gorputzaren hedapen bat da, eta gai da hizkuntzaren, hizketaren, generoaren eta egitura sozialen inguruko gaiak sintetizatzeko. Bere lanik berrienean, artistak ikertu du hiri-espazioek eta haien egitura fisikoek eguneroko bizitzan betetzen duten paper garrantzitsua. ‘Spoken word-a’, kantua, objektuak eta argitalpenak erabiliz, bere proiektuek a capella ahotsak eta nabarmendu gabeko gorputzak dituzten aukera emotiboak aztertzen dituzte, eta gogoeta egiten dute hizkuntzaren izaera performatiboaz, soinu-grabazioaz eta ahozko artxiboaz. Eszena gisa sortutako set eskultorikoak diseinatzen ditu; eta esperimentazio-espazio horien bidez, ekintzaren eremura eramaten ditu gorputza eta hitza, soinuzko eta keinuzko ahotsaren bidez.
‘Ciutat de Barcelona 2021’ saria, ‘Cervezas Alhambra 2022’ saria eta Núvol aldizkariaren ‘Premis Galeries 2019′ saria jaso ditu.
Besteak beste, leku hauetan aurkeztu ditu bere proiektuak: Macba, Bartzelona (2012 eta 2022), Antoni Tàpies Fundazioa, Bartzelona (2014), Párraga zentroa, Murtzia (2016), Pradillo antzokia, Madril (2016), Antic Teatre, Bartzelona (2016), Chapelle des the Beaux-Arts, Paris (2017), CA2M, Madril (2017), Picasso museoa, Bartzelona (2018), Botí Fundazioa, Kordoba (2018), CentroCentro, Madril (2019), Joan Miró Fundazioa, Espai13, Bartzelona (2019), Espainiako Kultura Zentroa Mexikon CCEMx, Mexiko Hiria (2020), Sâmon Jaialdia, Bartzelona (2020), Poesia i + a Caldes d'Estrac Jaialdia (2020), Grec/Creació i Museus Jaialdia (2020), Bartzelonako Fundació Joan Brossa (2020/21), Bartzelonako La Virreina Centre de la imatge (2020), Madrilgo Heinrich Ehrhardt galeria (2021 eta 2022), ‘Festival Embarrat', Museu Trepat de Tàrrega (2021), Galiziako Santiago de Compostelako Arte Garaikideko Zentro Galiziarrerako ‘Festival Plataforma 2021’ (2021), Domingo jaialdia, Madrilgo La Casa Encendida (2021), Helsinkiko PUBLICS (2022), ARCO Azoka, Madril (2022), Lleidako La Panera Arte Zentroa (2022), Thyssen Bornemisza TBA21 bilduma, C3A Andaluziako Sorkuntza Garaikideko Zentroa, Kordoba (2022).
Macba-ren hezkuntza-programarekin lankidetzan aritzen da 2016tik, eta En Residencia programan parte hartu du Bartzelonako institutuetan (2016). Bartzelonako EINA eskolan ematen ditu eskolak (2022-2023).
Haren lana bilduma pribatu eta publikoetan dago ikusgai, hala nola Banco Sabadellen bilduman, Caldes de Estrac-eko Palau i Fabre Arte Fundazioaren Arte Zentroaren bilduman eta Bartzelonako Arte Ederren Unibertsitateko Patrim bilduman. Bestalde, Bartzelona hiriko Ondare Publikoaren parte da, Fabra i Coats Arte Garaikideko Zentroan dagoen ‘Playground Scene' eskultura eman baitzuen dohaintzan.
ArtxiboAZan