Logo
Lecerf, Pauline (1993- )
Pauline Lecerf Bruselan bizi da eta bertan egiten du lan, Meyboom estudioan. Komikiak idatzi, eta proiektu dokumentalak egiten ditu, zinematik kanpoko formak hartzen dituztenak: antzezpenak, bisita gidatuak, kirol-eskolak, jolasak, itxaroteko musika-lehiaketak eta soinu-piezak.
Bere lehen komikia, “TUT, histoires au-delà du langage”, 2024ko otsailean argitaratu zuen Magnanik. Lankidetzan aritu da L'Associationek argitaratutako Mon Lapin quotidien, Cornéliusek argitaratutako Nicole eta Lagon aldizkariekin.
ArtxiboAZan