Claudia Rebeca Lorenzo (Logroño, 1988), Bilbon bizi den artista bat da. 2014an, Ikerketa eta Sormenaren inguruko Master bat egin zuen UPV/EHUn (Bilbo), eta Kalostra arte eskola esperimentalean parte hartu du (Donostia), bai eta Paul B. Preciadok zuzendutako MACBAren Ikasketa Independenteen Programan ere (Bartzelona). 2017an, artista-egonaldia egin zuen NauEstruchen (Sabadell).
Hona hemen artista honen erakusketa pertsonal eta kolektibo berrienak: Cabeza, cuello, cabeza, Salón (Madrid); Bi, dos, two Azkuna Zentroa -Alhóndiga Bilbao; Neta Inu Ni Torre de Ariz (Basauri); La primera piedra Hangar (Bartzelona); Pliegue Okela (Bilbao); Ertibil Sala Rekalde (Bilbao); Call 2017 Luis Adelantado (Valentzia); Herlieve Ciudadela (Iruñea).