Logo
Morán, Mercedes
Mercedes Morán, Eskubide Erreprografikoen Espainiako Zentroko (CEDRO) abokatua. Zuzenbidean lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Jabetza Intelektualaren Zuzenbideko masterduna Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. 2012. urtetik CEDROko sail juridikoan lan egiten du. Hainbat argitalpenetan parte hartu du, besteak beste, 2021eko eta 2023ko Tirant Lo Blanchen Jabetza Intelektualaren eta Jabetza Industrialaren Urtekarien (Actualidad bilduma) egile eta/edo koordinatzaile gisa. Antonio Delgado Saria eskuratu zuen zortzigarren edizioan, “Entidades de gestión: un sector regulado en el Derecho de la UE” lanarekin; eta hamargarren edizioan, “Metabibliotecas y criptomuseos: nuevas formas de difusión del patrimonio cultural y su implicación en los derechos de propiedad intelectual” lanarekin. Sarritan parte hartzen du irakasle gisa hainbat master, ikastaro, mintegi eta mahai-ingurutan. Hedabideekin lankidetzan aritzen da, jabetza intelektualarekin, teknologia berriekin eta kulturaren zuzenbidearekin lotutako gaietan.
ArtxiboAZan