Logo
Estankona, Igor (1977- )
Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso goiz hasi zen idazten, eta Arratiako "Zantzoa" literatura-fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat hedabidetan kolaboratu du, literatura-kritika eginez eta kultura zabaltzeko artikuluak argitaratuz. Poesia-liburu hauen egilea da: “Anemometroa” (Susa, 1998), “Tundra” (Susa, 2002), “Ehiza eta nekea” (Kutxa, 2004), “Iratzeen esporak” (Susa, 2009) eta “Moskito” (Susa, 2020). Euskadiko jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen Euskal Kulturgileen Kidegoaren (EKKI) zuzendaritzako kidea da.
ArtxiboAZan