Logo
Perchuk, Andrew
Andrew Perchuk Getty Research Instituteko zuzendariondokoa da. Arte moderno eta garaikidean espezialista da, eta Artearen Historiako doktoretza egin zuen Yale Unibertsitatean. Hona hemen bere argitalpenetako batzuk: The Masculine Masquerade (1996), Allan Kaprow-Art as Life(2008), Harry Smith: The Avant-Garde in the American Vernacular (2009), eta Pacific Standard Time: Los Angeles Art, 1945-1980 (2011); azken horrek Arte Museoetako Komisarioen Elkartearen (AAMC) saria jaso zuen, erakusketa-katalogo nabarmen gisa aintzatetsi zuena.

Pacific Standard Time ekimenaren zuzendarikide izan zen; bertan biltzen dira Los Angelesko gerraondoko arteari buruzko hirurogei museo-erakusketa baino gehiago. Bestalde, Jackson Pollocken Mural lanari buruzko proiektu bateko zuzendarikide da eta 2014an eskola bat eman zuen AEBetako arteari buruz Yale Unibertsitatearen Oswaldo Rodriguez Roque Memorialean.
ArtxiboAZan