Igor Calonge koreografo eta dantzariak 2010ean Euskal Herrian sortutako konpainia. Identitate hori eta garaikidetasunerako eraldaketa dira Cielo rasOren lanaren oinarria. Tradizioaz, gorputzaren indarraz, erresistentziaz, borroka primitiboaz, sinbologiaz eta poetikaz baliatzen da, hizkuntza fisiko berria eta emaitza ausarta eskaintzeko. Cielo rasOk berezko estilo nabaria lortu du eszenaren tratamenduan ere. Bere apustuak gero eta onarpen handiagoa du estatuan. 18 sorkuntzek lanaren intentsitatea balioesten dute. Bere ekoizpenak Frantzia, Italia, Polonia, Brasil, Mexiko, Argentina, Panama, Paraguai eta Finlandian izan dira ikusgai.