Logo
Lijtmaer, Lucía (1977- )
Argentinan jaio zen, baina bartzelonarra da haurtzarotik eta gaur egun Madrilen bizi da. Egungo kazetaritzako ahotsik pertsonalenetako bat da berea, eta aurpegirik ezagunenetako bat ere bai era guztietako kultura-ekitaldietan. Duela hamarkada batetik hona hedabideetan lan egin du, eta orain eldiario.es, El Español eta El País egunkarietan kolaboratzen du. Emakumeek ekoizten eta kontsumitzen duten kulturaren zale eta analista da, Princesas y Darth Vaders (La Casa Encendida) jaialdi feministaren komisarioa da, eta itzultzailea eta pop kulturaren unibertsitateko irakaslea ere bada. Liburuak hauek argitaratu ditu: “Quiero los secretos del Pentágono y los quiero ahora” (Capitán Swing, 2015), “Casi nada que ponerte” (Los Libros del Lince, 2016) eta “Ofendiditos”. Sobre la criminalización de la protesta (Anagrama, 2019). Isa Calderónekin batera, Deforme Semanal late night eta kultura- podcasta zuzentzen du, bi Ondas sari jaso dituena.
ArtxiboAZan