Lehen etapa autodidaktan hainbat hiri eta musika-proiektutan aritu ondoren (rock bandetatik hasi eta esperimentaletara, Belmonde bikotea kasu), Bartzelonara joan zen, eta piano, konposizio eta moldaketako ikasketak egin zituen.
Han argitaratu zuen bakarkako lehen diskoa, Abraham Boba (2007) izen eta tituluarekin. 2008an Madrilera joan zen bizitzera, eta bigarren diskoa kaleratu zuen, La educación (2009), eta, ondoren, Los días desierto (2011) iritsi zen. 2013an León Benavente taldea sortu zuen. Bertan, abesti guztiak idazten ditu, eta orain arte lau disko kaleratu ditu: León Benavente (2014ko Ojo Crítico saria), 2 (2016ko diskorik onena El País eta ABCren ustez) eta Vamos a volvernos locos (2019ko diskorik onena El Paísen ustez, besteak beste); eta Era (2022). Musikari edo ekoizle gisa, berrogeita hamar diskotan baino gehiagotan parte hartu du. Esto no es una canción (Espasa, 2021) da bere lehen poema-liburua.