Julián Pacomio (Mérida, 1986), artista, performerra eta komisarioa. Bere proiektu eszenikoekin erlaziorik ez duten besteen materialen kopia, remakea, itzulpena egiteko eta jabetzeko ideia aztertzen du.
2018tik aurrera, Angela Millano koreografoarekin batera lan egin du “Asleep Images” ikerketa-proiektuan, eta horren parte dira Make It, Don ‘t Fake It (2019) eta PSYCHO (2020) piezak. Besteak beste, João Fiadeiro (Portugal), Carolina Campos (Brasil), Luis Garay (Kolonbia), Daniel Pizamiglio (Brasil-Portugal) eta Annika Pannitto (Italia) koreografoekin lan egiten du. 2020an, NO NO NO SOLO SOLO NO performance-zikloa komisariatu zuen Madrilgo INJUVEren Amadis aretorako, eta Contemplar una superficie inestable erakusketa, Ignacio de Antonio Antonekin batera, La Casa Encendidan (Inéditos 2021 lehiaketa irabazi zuena).