Groenewegen (Haga, 1985) mugimenduan den irudia, collagea eta murgiltze-esperientziak lantzen dituen artista da. Gaur egun aztertzen ari da gure arbasoen esperientziak nola diren gure egungo eta etorkizuneko errealitate psikobiologikoaren parte. Haren lehen film luzea (Odyssey, 2018) hainbat jaialditan parte hartzeko hautatu dute, Doclisboa eta FID Marseille barnean hartuta, eta arte-zentroen programazioan ere sartu dute, hala nola Londresko Institute of Contemporary Arts-en (ICA). Kritikak goretsi egin du hainbat argitalpenetan, besteak beste, Film Comment eta Debordements-en, eta zinema independenteko kritikarien epaimahai batek emandako Film Onenaren saria jaso du Doc Alliance lehiaketan (zinema dokumentaleko jaialdi nagusietako zazpik batera emandako saria, CPH:Dox barne). Halaber, Film Luze Esperimental Onenaren saria jaso zuen Istanbul Experimental Film Festival-en.