Logo
Lertxundi, Laida (1981- )
Laida Lertxundi (Bilbao, 1981), artista eta zinemagilea da. Los Angelesen eta Euskal Herrian bizi eta lan egiten du. Zorroztasun kontzeptuala eta plazer sentsuala uztartuz, bere filmek lurraren eta gorputzaren arteko paralelismoak egiten dituzte, plazer eta esperientzia gune diren aldetik. Bere lanak hemen erakutsi dira: Whitney Biennial, NY, Hammer Museum, LIAF Bienal Biennale, Lyon, Frieze Projects New York. Eta hainbat museo eta galeriatan, besteak beste, MoMa, NY, Tate Modern eta Whitechapel Gallery, Londres, Angela Mewes Berlin, Joan Los Angeles, Human Resources Los Angeles, MAK Schindler House ICA Museo de Arte Moderno de Medellín Kolonbia, CCCB, PS1 MoMA, Museum of Contemporary Photography Chicago, Baltimore Museum of Art, Kunstverein, Hanburgo, eta Habanako Bienalean. Bere obra LUXek banatzen du Londresen, eta Reina Sofía Arte Zentroaren Museoko bildumaren parte da. 2020an Gure Artea saria jaso zuen.
Estekak
Laida Lertxundi webgune
ArtxiboAZan