- Beaulieu, Jimmy (1974- )
Jimmy Beaulieu (Île d'Orléans, 1974) marrazkilaria, komikigilea, liburu-saltzailea, erakusketa-komisarioa eta kritikari kanadarra.
‘Mécanique Generale‘ zigiluaren sortzaileetako bat izan zen, eta bertan argitaratu zituen lehen liburuak: "Le morale des troupes" (2004) eta "Ma voisine en maillot" (2006). 2009. urteaz geroztik, autore-lanetan dihardu, eta, besteak beste, lan hauek argitaratu ditu: "À la faveur de la nuit" (Les Impressions nouvelles, 2010); "Comédie sentimentale pornographique" (Shampooing, 2012).
- ArtxiboAZan