Refik Anadol (1985, Turkia) ikus-entzunezkoetako artista bat da, adimen
artifizialaren estetikan zuzendaria eta aitzindaria. Bere lanetan, gizakien
eta makinen arteko bidegurutzean kokatzen du sormena. Gure ingurunean
lehengai gisa sortzen diren datuak eta gogamen informatizatu baten neuronasarea elementu partaidekide gisa hartuta, Anadolek pintzel adimentsu batekin
margotzen du, gure oroimen digitalizatuen bistaratze erradikalak eskainiz eta
arkitekturaren, narratibaren eta mugitzen ari den gorputzaren aukerak gehituz.
Bere site-specific datu parametrikoen eskulturek, bere zuzeneko ikus-entzunezko
errepresentazioek eta bere instalazio inguratzaileek askotariko formak hartzen
dituzte eta, aldi berean, mundu fisikoari eta denborarekin eta espazioarekin
dugun erlazioari buruzko hausnarketa dramatikoa eskaintzen dute, eta baita
makinen potentzial sortzailearena ere.