Logo
Paxton, Steve (1939- )
Steve Paxtonek (Arizona, 1939) berrogeita hamarreko hamarkadan hasi zuen ibilbidea dantzari profesional gisa. José Limónekin eta Merce Cunningham Dance Company-rekin dantzatu zuen. Elkarlanean aritu zen Robert Rauschenberg, Simone Forti, Yvonne Rainer eta beste artista askorekin, eta Judson Dance Theater eta Grand Union kolektiboa sortu zituen haiekin batera.

Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan, laguntza eman zuen bi dantza-teknika iraultzaile sortzeko: Kontaktuaren inprobisazioa eta Material for the Spine izenekoak.

Mugimenduan-dagoen-pentsalaria eta idazlea izanik, Paxtonek ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu, dantzari eta inprobisazioari buruz, eta ibilbide luzea egin du, dantzari, koreografo eta irakasle gisa, Ipar Amerikan eta Europan.

1970etik Mad Brook Farm-en bizi da, Vermont-en iparraldean dagoen artisten komuna batean.

ArtxiboAZan