Logo
Orlan (1947- )
Nazioartean ospe gehien lortu duen artista frantsesetako bat. Saint-Étiennen jaio zen, Frantzian. Paris, Los Angeles eta New York artean bizi da eta lan egiten du. Eskulturak, fotografiak, performanceak, bideoak, bideo-jokoak eta errealitate handitua sortzen ditu, teknika zientifikoak eta medikoak erabiliz, adibidez, kirurgia eta biogenetikaren bidez. Sorkuntzalan horiek baliabideak baizik ez dira harentzat. Ideia gailentzen da, eta materialtasunak irauten du. ORLANek bere gorputza erabiltzen du baliabide gisa, lehengai eta bere obraren euskarri bisual modura, ‘ikusleek eztabaida egiten duten bitartean’ garatzen baitu. Gorputz-arte eta ‘haragizko arteko’ figura nabarmena da, hala definitu baitzuen 1989an egin zuen adierazpenean. Konpromisoa eta aisetasuna haren obraren parte bat dira. Ibilbide artistikoan barrena, jarrera berritzaileak, jakin-nahikoak eta subertsiboak defendatu ditu. ORLANek etengabe eta era erradikalean aldatzen ditu datuak, konbentzionalismoa eta ‘ready-made’ pentsamendua etenda. Determinismo natural, sozial eta politikoaren kontra dago, eta menderatzeko forma guztien kontra ere bai -gizonezkoena, erlijiozkoa, kulturala, etnikoa, etab.- Umorea, parodia eta arlo groteskoa uztartuz, haren artelan probokatzaileek ikusleen arreta bereganatzen dute, begira baitaude, aurrez ezarritako kodeak nola astintzen dituen so. ORLANek E-reputación irabazi zuen, webean gehien begiratu eta jarraitutako artistari emandako saria.
ArtxiboAZan