Logo
Ferrer Lerín, Francisco (1942- )
Francisco Ferrer Lerín (Barcelona, 1942) filologoa, idazlea eta harrapari nekrofago handietan espezializatutako ornitologoa.

Novísima belaunaldiko ugazaita. Tristan Tzara, Eugenio Montale, Paul Claudel, Gustave Flaubert eta Jacques Monod idazleen itzultzailea. Besteak beste, El País, La Vanguardia eta Diario Jaén, argitalpenen lankidea.

Poesiako eta narratibako hainbat liburu atera ditu, hala nola De las condiciones humanas (Trimer, 1964); La hora oval (Ocnos, Bartzelona), Maldoror Nazioarteko Poesia Sarian finalista izandakoa (1970); eta Cónsul (Península, 1987). Fámulo (Tusquets, 2009) lanarekin Kritika Saria eskuratu zuen, eta Níquel (Mira, 2005) lanarekin, berriz, argitalpen onenari emandako AIPEP Saria. Bestiario de Ferrer Lerín (Círculo de Lectores/Galaxia Gutenberg, 2007) obrak Kultura Ministerioak hobeto editatutako liburuari emandako saria jaso zuen (2008); eta Mansa chatarra (Jekyll & Jill, 2014), berriz, Cálamo Ohiz kanpoko Sariaren irabazlea izan da (2014). Oraintsu, Ciudad Corvina (Cuadernos 21V, 2018) poema-liburua argitaratu berri du.

ArtxiboAZan