Logo
Mikelarena, Carmen B. (1998- )
Carmen B. Mikelarenak (Madril, 1998) proiektuak egiten ditu freelance ilustratzaile gisa, eta, aldi berean, praktika artistikoa lantzen du komikian, ehungintzan, zeramikan eta pinturan. Bere lanean, cutea, folklorea eta teknologia berrien erabilera ditu aztergai. La habitación de las monstruas (Munstroen gela) proiektuan, mendebaldeko izaki mitologikoen gorputzen irudikapen historikoa aztertzen du, ikuspegi femenino batetik. "Esfingeetatik sirenetaraino, denboran barrena emakumeen irudiarekin lotu diren ezaugarri “izugarriak” aztertzen ditu proposamen grafikoak, baita nola eboluzionatu duten sexualizazio progresibo baterantz", adierazi du egileak.
ArtxiboAZan