Logo
Guasch, Pol (1997- )
Pol Guasch (Tarragona, 1997) Literatura, Teoria eta Kultura Garaikidean masterra (King's College London) du, eta doktoratu aurreko ikertzailea da (Bartzelonako Unibertsitatea), maitasunari eta poetikari buruzko gaiarekin. MACBAko Ikasketa Independenteen Programa egin du, UBko literatura-irakaslea eta kultura-kritikaria izan da eta, gaur egun, La Sullivan kultura-ekoiztetxeko kide da.

RAC1, Cadena Ser eta Diari Ara-n aldizka kolaboratzen du. Poesia-liburu hauen egilea da: Tanta gana (2018) eta La part del foc (2021). Bere lehen eleberria, Napalm en el corazón (2021), hainbat hizkuntzatara itzuli da. Liburu horrengatik, Premi 42 Revelació en catalán eta Madrilgo Eñe Jaialdian Premio Talento a bordo sariak jaso ditu.
MEDIATEKAN: Bibliografia
ArtxiboAZan