Logo
Zubizarreta, Patxi (1964- )
Euskal Filologian lizentziatua, haur- eta gazte-literaturan aritzen da batez ere, baina helduentzako eleberriak ere idazten ditu. Bere liburuetako batzuk gaztelaniara, katalanera eta galegora itzuli dira, besteak beste. Euskarazko haur- eta gazte-literaturako Lizardi Saria lortu zuen 1991n, “Matias Ploffen erabakiak” lanarekin (Erein), eta “2021ean Zerria” liburuarekin (Erein). Euskarazko haur-narratibako Baporea Saria eskuratu zuen 1993an “1948ko uda” lanarekin (SM), euskarazko gazte-narratiba laburreko A. M. Labaien Saria 1997an “Eztia eta ozpina” lanarekin (Alberdania), Euskadi Saria 1997an “Gizon izandako mutila” lanarekin (Pamiela), eta 2006an, berriz, Pantaleon badoa lanarekin (Pamiela). Haur Literaturako Ala Delta Saria lortu zuen 2009an “Xia Tenzinen bidaia miresgarria lanarekin” (Ibaizabal Argitaletxea), eta Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2023an “Zerria” lanarekin (Erein, 2022). Horrez gain, Donostia Hiriko Kutxa Antzerki Saria eskuratu zuen 2008an, “Ohe deseginak” lanarekin.
ArtxiboAZan