Lizar Begoña idazlea eta euskara irakaslea da. 2018an EHUn Arte Ederretan graduatu zen, eta Ikerketa eta Sormena Artean Masterrean aritu zen.
2020an BilbaoArte Fundazioan kolaborazio beka jaso zuen, eta urte berean DonosIa Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazi zuen “Aro beilegia” (Balea Zuria) poesi-liburuarekin. 2022an “Gepardo japoniarrak” (Susa) poesia-liburua argitaratu zuen eta XXV. Igartza Saria irabazi zuen “Itzalkinak eguzkitan” eleberri proiektuarekin, zeina “Mundu zitalaren kontra” (Elkar) izenburupean argitaratu zen 2023an.