Logo
Valcárcel Medina, Isidoro (1937- )
Isidoro Valcárcel Medina artistak (Murtzia, 1937) –Arte Plastikoen Sari Nazionala 2007an, Arte Ederren Urrezko Domina 2014an eta Velázquez Saria 2015ean– ibilbide luzea egina du modu lausoan kontzeptualismo deritzogun horretan.

Artearen alderdi komertzialetatik urrun dagoen jarrera konprometitua ageri da haren lanean, eta, beraz, nekez koka daiteke ohiko erakusketa-espazioetan eta -ingurugiroetan. Era kritikoan ikertu ditu bai artearen sistemaren ideiak eta konbentzioak, bai artearen eta pertsonen arteko harremanetakoak; horietan oinarritutako lan-egitura garatu du. Ia 50 urtean zehar, haren lana desmaterializazioraino eboluzionatuz joan da, eta horrek gehiago bideratu du artearen esperientzia haren objektibotasuna baino, artistak bizitza eta artea elkarri lotzeko gogoa azpimarratuz. Izan ere, haren proposamen askok ihes egin dute instituzio-guneetatik, eta eguneroko esperientzia-egoeretan eratu dira; hori dela eta, haren lan asko zuzenean esperimentatu behar izaten dira, errepikatzeko aukerarik izan gabe. Era berean, horregatik, haren praktika artistikoak errealitatearen hausnarketa kritiko bihurria bultzatzen du.
ArtxiboAZan