Logo
Ansareo, Elssie (1979- )
Elssie Ansareo (Mexiko Hiria, 1979) Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUtik. Bere lan artistikoarekin hainbat espaziotako erakusketetan parte hartu du, bakarka eta taldean: Bilboko Guggenheim Museoa, Fundación Gabarrón NY, La Casa Encendida Madril, Malagako Arte Garaikideko Zentroa, Artium (Vitoria-Gasteiz), Centre d’art La Panera (Lleida), Marzana Espazioa, Cubo Azul eta Parisko Pavé d’ Orsay besteak beste.

Bere ibilbidean Berdintasun Ministerioaren Arte Plastikoetarako INJUVE Saria eta Arte Plastikoetarako Endesa Beka jaso ditu.

Arte-bilduma garrantzitsuen parte da bere lana, besteak beste, hauena: Bilboko Guggenheim Museoa, Endesa Fundazioa, Bilboarte Fundazioa, Iruñeko Udala, Artium Museoa, Teruelgo Museoa, Unicaja Fundazioa edo Mediterraneo Zentro Artistikoa (MECA).
ArtxiboAZan