Logo
Boyce, Sonia (1962- )

Sonia Boyce MBE RA Londresen bizi da eta hiri horretan lan egiten du. Lehenbiziko lanetan, hedabideetan eta eguneroko bizitzan arraza eta generoari lotuta agertzen diren auziak landu zituen, eta pastel eta collage fotografiko handien bidez eman zituen aditzera.

Harrezkeroztik, artelanek bilakaera nabarmena izan dute kontzeptu aldetik, hainbat baliabide sartu baititu, hala nola filma, inprimaketa, marrazketa, instalazioa eta soinua. Oraintsuko lanetan, artistek eta ikus-entzuleek artelanean era inprobisatuan betetzen duten zeregina nabarmentzen da, kulturen arteko aldeak egituratzeko, bitartekaritza egiteko eta haietaz gozatzeko modua erakutsi nahian. Hauek dira Boyceren erakusketarik nabarmenenak: All the World’s Futures, 56th Venice Biennale, Arsenale and Giardini (2015) eta We move in her way, ICA, Londres (2017).

Londresko Arts Council England eta Tate Modern-eko bilduma iraunkorretan dago. 2007an Inperio Britainiarraren Ordenako Kidearen domina eman zioten, erreginaren urtebetetze-ospakizun ofizialean, arteari egindako ekarpenagatik. Gaur egun, Arte eta Diseinu beltzeko irakaslea da Londresko Arteen Unibertsitatean.

ArtxiboAZan