El Callejón del Gato Producciones Asturiasko antzerki-konpainiarik sendoenetako bat da. 2007an sortu zuten ordurako ibilbide profesional luzea egina zuten Ana Eva Guerrak eta Moisés Gonzálezek, eta ikerketa eta sorkuntza eszenikoko proiektu bat zehaztu zuten, profesionaltasun handiko talde artistiko eta tekniko bat edukita horretarako.
Sortu zenetik, El Callejón del Gatok formatu guztietako hamabost antzerki-ekoizpen estreinatu ditu, era askotako ikusleentzat, baina arreta berezia jarri du gaztearengan, betiere antzerki-lengoaia berrien aldeko apustua eginez. Kritika espezializatuaren arabera, kalitate-maila altua eta zorroztasun handia lortu ditu proposamen artistikoetan.