Plataforma A arte arloko profesionalen kolektiboa da; 2011n sortu zen Euskal Herrian artearen munduan emakumeen aukera-berdintasuna aldarrikatzeko beharrari erantzunez. Aldarrikapen hori zabaltzeko, ekintzak eta estrategiak gauzatzen dituzte espazio publikoan, hainbat emakumek -nola artistek, hala komisario, historialari eta abarrek- jasaten duten diskriminazio sistematikoa, aitortza gabezia, ordainsari txikiagoa eta ikusezintasuna nabarmentzeko. Orain arte 30 topaketa, informazio-saio, tailer eta ekintza artistiko gauzatu dituzte, besteak beste: Asalta (2013), Brindis (2014), TU NO (2015) eta GABARRA (2016 eta 2018).