- Grau, Carolina (1969- )
- Carolina Grau (Bartzelona, 1969) komisario independentea da, arte garaikidean espezializatua. Nazioarteko erakusketak, proiektuak eta ekitaldiak antolatzen ditu. Artearen Historian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean eta museo eta galerien kudeaketan masterra Business School of City University-n (Londres).
Erakusketa ugari eta garrantzitsuak komisariatzen ditu. Besteak beste: My Old Man Said Follow the Van (Rosemary Branch Theatre, Londres 1999); Around the Corner (Cristina Guerra galeria, Lisboa, 2004); Contrabando (Luisa Strina galeria, São Paulo, 2006); Entre fronteras (Marco, Vigo, 2007).
Hainbat hedabide espezializatuetan eta erakusketa-katalogoetan argitaratu ditu testuak. Jafreko Bienal-aren (2003) sortzaileetako bat da, Mario Flecharekin batera.
- ArtxiboAZan