Artista multidisziplinarioa eta ikertzailea da, eta praktika performatiboekin eta praktika espazial kritikoekin lotura duten gaiak lantzen ditu.
Ekitaldi performatiboa eta eszenikoa “toki” gisa ulertuta, azken urteetan, “tokiaren zentzu hedatua” sortzeko aukera aztertu du, proposamen eszenikoen eta esku-hartze artistikoen bidez, besteak beste, hauek eginez: Materia divina (2021), En un día claro… (2019), Quiet, too quiet but not silent” (2018) eta Grey Line [Twilight] (2016). Mike Brookes artistarekin lankidetzan, hogei proiektu baino gehiago ekoitzi ditu, eta luze eta zabal aurkeztu dira munduan, hainbat testuingurutan. Theatre and Performance Studies-en (Glasgow University) doktorea da, eta ikerketa eta pedagogiako hainbat proiektutan parte hartzen du (Artea, UCLM, Reina Sofía Museoa, Azkuna Zentroa, EHU, Aberystwyth University). 2016az geroztik, Azkuna Zentroak antolatutako Prototipoak Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienalaren lantaldeko kide da.