Logo
Díaz, Nazario (1985- )
Arte performatiboen eremuan egiten du lan, eta arreta jartzen du gorputzaren, begiradaren eta idazketaren artean sortutako tentsioan. Azken urteotan ikaskuntza kolektiboko hainbat testuingurutan parte hartu du: (Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko Masterra, Madril/2016-2017; PICA, Azala-Gasteiz/2018-2019; Gonbidapena, Bilbo/2019 – 2020) dantzaren eta arte bizien arloko metodologiak eta tresnak trukatuz.

Hainbat testuingururen babesa jaso du bere lanak: Terrassa Noves Tendències (Bartzelona), Reims Scenes d ‘Europe (Frantzia), Tlalpaneko Arte Bizien Nazioarteko Topaketa (Mexiko Hiria), Matadero (Madril), Festival sâlmon < | Mercat de les flors (Bartzelona), Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao (Bilbo), Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia (Madril), Tenerife Espacio de las Artes, Academia de España (Erroma), Instituto Valenciá d Art Modern, Centro Galego de Arte Contemporánea, Galería Foco (Lisboa) edo Centro Párraga (Murtzia). Gaur egun, Lisboa eta Bilbo artean bizi da, eta bertan “Conversation pieces” proiektua garatzen du, Isaak Erdoiza euskal koreografoarekin sortutako Metal performers soinukolektiboarekin; eta “Otro borrado a través de la insistencia”, Arte Performatiboetan Sortzeko Programa Aurreratuaren esparruan, João Fiadeirok komisariatua Forum Dança-rako, Lisboa. Esperientzia horien ondorioz sortu dira “Fuego verde” (BAD Bilbao, 2021) eta “amanecer alto cielo” (Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, 2024) piezak.
ArtxiboAZan